top of page
  • Facebook
  • Instagram
PHOTO-2023-09-02-13-41-06_edited.jpg

AREATZAKO BANDA

Acerca de
Realice

GURE HISTORIA

Areatzako kultur zurrunbiloaren baitan sortutako musika banda gara, musika txoko guztietara eramatea helburu, eta aldi berean, gure gazteen prestakuntza musikala sustatzeko gogoarekin.

Musika komunikazio modu eta kultur adierazpen lez zabaldu nahi dugu Arratian eta, batez ere, Areatzan (Bizkaia), bertan oso errotuta baitago musika adierazpen oro.

Herri kulturalik bada, Areatza da hori, eta horrexegatik, mendeetan zehar hain bizirik izan duen musikaren kulturagatik, 1977an "Kaixo" fanfarria jaio zen helburu zehatz batekin: Areatzako Bandako etorkizuneko kideak prestatzeko balioko zuen musika-akademia bat sortzeko dirua biltzea.

Horiek horrela, 1983an "San Bartolome" jaietako kontzertuarekin hasi zen gure ibilbidea.

Geroztik, hainbat emanaldi eta ekitalditan parte hartu dugu, hala nola Herriz herri, EITBko Kioskotan programa... Musika Banden Txapelketan ere behin baino gehiagotan parte hartu dugu, 1992an 4. Postuan geratu ginen, 1993an 2. Postuan, eta 1996an 1. postua lortu genuen.

Aipatzekoak dira, Iparragirre Hegalaria operetan eta Otxandioko abesbatzan parte hartu izana (400 artista zituen), baita sortu ditugun beste hainbat musika-proiektu ere, ikus-entzunezko

hainbat formatu konbinatuz: zinema jatorrizko soinu-bandak eta su artifizialak,

Musikasua, Areatzako Banda eta Bizkaiko lau abesbatzekin egindako ikuskizuna,

"Nino Bravo gogoratuz" Serafín Zubirirekin, Korrontzi Bandekin dantza eta

musika ikuskizuna, "Sorotan Bele gogoan" kontzertuak Urbil Artola eta

Gorka Sarriegirekin, edo kontzertu didaktikoak musika eskolaren parte-hartzearekin

 besteak beste.

Beste musika banda batzuekin ere trukeak egin ditugu, hala nola Agolada, Callús edo Reinosako bandekin.

Errepertorioari dagokionez, oso zabala da eta mota guztietako musika generoak biltzen ditu, beti ere txikiek eta helduek gustukoak izatekoa: bandarako egokitutako obra sinfoniko handiak, soinu bandak, musika garaikidea, obra herrikoiak, pieza dantzagarriak... Batzuetan, gaikako kontzertuak egiten ditugu, genero jakin batean oinarrituta: filmetako musika (BSO), egile holandarren monografikoa, munduko musikei buruzko kontzertua, dantza herrikoien musika edo Big Band musika.

                                                       Gure bandan Bizkaia osoko hainbat lagun egon dira urte hauetan zehar, eta                                                            amankomunean musika gogoa daukagu.  Gaur egun 45 musikari inguru gara.                                                          Guztion ahaleginari esker, 1.200 biztanleko Areatza bezalako herritxo batek                                                             horrelako kultur elkarte bat du. Arraunlari piloa daukagu, baina patroia                                                                      ezinbestekoa da edozein traineretan, eta, gure kasuan, hainbat zuzendarik                                                               profesionaltasun handiz eta, batez ere, oso eskuzabal bete du eginkizun hori. E                                                        eskerrik asko zuzendari guztioi!

Gaur egun, Aritz Labrador Odriozola daukagu zuzendari lanetan. Bere ibilbidea

musika klasiko eta tradizionalean dago oinarrituta. Aritzek Orkestra eta Koru

Zuzendaritza ikasketak egin zituen Musikenen Arturo Tamayo maisuarekin.

Euskal Herriko hainbat banda eta orkestra zuzentzen egiten du lan, baita hainbat

irakaskuntza zentrotan musika eskolak ematen ere. 2021etik Euskadiko Musika

Banden Federazioaren sortzailea eta presidentea ere bada.

Funciones
Etapa orquesta vacía

  HURRENGO EMANALDIAK

2025/11/21

SANTA ZEZILIAKO
KONTZERTUA

 

Lekua: Areatzako elizan

Ordua: 20:00

2025/12/30

GABONETAKO
KONTZERTUA

 

Lekua: Areatzako elizan

Ordua: 19:30

BANDA URTEETAN ZEHAR

Proyectos

 AURREKO PROIEKTUAK

Contacto

KONTAKTUA

 Helbidea: Gudairen Plaza, 7, 48143 Areatza, Bizkaia

Formulario honen bidez jar zaitezte gurekin harremanetan ere:

Eskerrik asko zure mezua bidaltzeagaitik!

bottom of page